259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

26E/2021 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Redín Pascual andrea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Argibide eta Prestakuntza Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 7ko 21E/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Argibide eta Prestakuntza Bulegoko burua kargutik kentzea xedatu zen, bulegoburuak berak eskatuta, 2021eko irailaren 15ean ondorioak izateko; hortaz, burutza hori hutsik gelditu zen egun horretan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren 12.p) artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena.

Horrenbestez, ikusirik Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak egindako aldeko txostena eta interesdunak aurkeztutako dokumentazioa, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ana Redín Pascual andrea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Argibide eta Prestakuntza Bulegoko buru (8701 zenbakiko lanpostua) izendatzea bitarte baterako; izendapenak 2021eko urriaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak. Bulego hori Nafarroako Gazteriaren Institutu Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalari atxikita dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 6an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2115587