259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

25E/2021 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Aniana Alfaro Nicolás andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteen Sormenaren eta Beste Zerbitzu Batzuen Bulegoko buru.

Joan zen abuztuaren 30etik, Gazteen Sormenaren eta Beste Zerbitzu Batzuen Bulegoko burutza hutsik dago erretiroagatik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren 12.p) artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena.

Horrenbestez, ikusirik Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak egindako aldeko txostena eta interesdunak aurkeztutako dokumentazioa, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aniana Alfaro Nicolás andrea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteen Sormenaren eta Beste Zerbitzu Batzuen Bulegoko buru (8704 zenbakiko lanpostua) izendatzea bitarte baterako; izendapenak 2021eko urriaren 13an izanen ditu ondorioak. Bulego hori Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalari atxikita dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 6an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2115585