259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 672. lurzatian.
Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2021eko urriaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

1. Behin betiko onestea Fernando Soteras Sánchezek sustatutako xehetasun-azterketa, Zangozako Kale Nagusiko 64an (5. poligonoko 672. lurzatia) den eraikinaren fatxada eta estalkia definitzeko. Hori guztia, bat etorriz espedienteko dokumentazioarekin eta Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak ezarritako hurrengo determinazioekin:

–Fatxadako bao berriek gaur egungo itxura eta akaberak mantenduko dituzte solairu horretan.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115745