259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa partziala musika-taldeak sustatzeko 2021eko “entsegu-bonuak’’ izeneko dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdian

«Ikusirik Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak 2021eko maiatzaren 5ean (1/EJ) emandako ebazpena eta espedientean jasotako txostenak zein gainerako agiriak, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Onestea C.3 puntua aldatzea baldintzen ezaugarri-koadroko musika-talde gazteak sustatzeko 2021eko “Entsegu-bonuak” izeneko dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdian, honako testuarekin bat:

3. Banakako gehieneko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak:

Talde/bakarlari bakoitzak jasoko duen dirulaguntzaren edo “Entsegu-bonuaren” zenbatekoa, gehienez, 480 eurokoa izanen da 2021eko deialdi honetan.

Hilabetean 60 euro banatuko dira talde/bakarlari bakoitzeko, aukeratutako entsegu-lokalaren hilabeteko alokairua murrizteko. Hileko alokairu hori hilabeteka alokatzen duten aretoetan izan daiteke, edo, bestela, hilean 8 entsegu-ordu beteko ditu, orduka alokatzea ahalbidetzen duten areto edo establezimenduetan.

Diruz lagundutako taldeak entsegu-aretoa beste talde batekin partekatzen badu, D atalean deskribatutako ezaugarriak bete ala ez, taldeak entsegu-aretoari zenbat ordaindu eta hori diruz lagunduko da bakarrik, hilean 60 euro gehienez.»

DDBN (identifikazioa): 562381.

Iruñean, 2021eko azaroaren 4an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2115760