259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Proiektua okupatu aurreko aktak egiteko deialdia: Bizikleta bidea eraikitzea. Lesakako lotura europako Eurovelo bizikleta bideen sarearekin

2021eko uztailaren 29ko Osoko Bilkuran bizikleta bidea eraikitzeko proiektua gauzatzea onartu zen, Lesaka Europako Eurovelo bizikleta bideen sarearekin lotzeko, Proyectos, Estudios y Construcciones SA enpresak eta Servicios de Ingeniería y Comerciales SA enpresek idatzia.

2021eko abuztuaren 19ko iragarkiaren bidez, jendaurrean jartzen da proiektuari lotutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 15 eguneko epean (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 154. zenbakian argitaratua), eta banan-banan jakinarazi zen ukitutako jabeei.

Nafarroako Gobernuaren 2021eko urriaren 27ko Erabakiaren bidez, proiektu hori gauzatzeak eragindako ondasun eta eskubideen okupazioa presazkotzat jotzen da nahitaezko desjabetzea egiteko.

Hori ikusita, hau EBATZI DUT:

1. Proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2021eko azaroaren 30ean Lesakako Udalean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzeko.

2. Egintza horretara ukituak berak joan beharko dira, edo, bestela, haien izenean jarduteko behar bezalako baimena duen pertsona batek ordezkatuta, haien titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztuz; eta, egoki baderitzote, peritu edo notario bat ere eraman ahal izango dute, euren kontura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lesakako Udaleko iragarki-oholetan eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea.

4. Erabaki honen edukia eraginpeko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.

Lesakan, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2115703