259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Epatze deia, 21-01747 gora jotzeko errekurtsoan, kontu-hartzailearen administrazio-kontratuaren azkentzeari buruz

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, 21-01747 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnak ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian. María José Aragón Garcíak jarri zuen errekurtso hori, Alkatetzak 2021eko ekainaren 23an emandako Ebazpenaren aurka; kontu-hartzailearen lanpostua behin betiko betetzearen ondorioz administrazio-kontratua azkentzeari buruzkoa zen.

Ikusirik zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Azkoiengo Udaleko Idazkaritza Orokorrean.

Azkoienen, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2115630