259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoarekin, Azkoiengo Udalaren zerbitzura jardun dezan. Izendapen proposamena

Azkoiengo Udaleko zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko deialdian (oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan jardun dezan), kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du Íñigo Flamarique Álvarez De Eulate izendatzeko, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an.

Azkoienen, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2115496