257. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2870/2021 EBAZPENA, urriaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Langileen Batzordeak proposaturiko ordezkariak izendatzen baitira deialdi honetako kalifikazio-epaimahaian aritzeko: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1760/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Irailaren 15eko 2534/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 14koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Proposamena jaso ondoren, bidezkoa da Langileen Batzordeak kalifikazio-epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Langileen Batzordeak kalifikazio-epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea, honako hauek, alegia: Ainara Elarre Belzunegi andrea, epaimahaikide titular gisa, eta Josu Moreno Merino jauna, ordezko epaimahaikide gisa.

2. Ebazpen hau epaimahaiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2115257