256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Egoitza elektronikoa sortzea

2021eko abuztuaren 19an, Ane Otxandorena Juanena alkateak honako ebazpen hau eman du:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Elgorriagako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.elgorriaga.es. Elgorriagako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Elgorriagako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Bosgarrena.–Elgorriagako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Seigarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Elgorriagan, 2021eko irailaren 15ean.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2115152