256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Cortes Udalak, 2021eko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cortesko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua, Servicios de Catastros de Navarra SL enpresak egina, eta hura jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iruditzen zaionak bidezko alegazioak jarri ahal ditzan.

Proiektua kontsultatu daiteke Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/c705071e-60b8-4b40-be24-40eaeafc3b70/ Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21.1 g) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cortesen, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2115384