255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa Udalbatzako kideen diru esleipenetan

Ablitasko Udalak, 2021eko urriaren 25ean egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearekin bat, eta kontuan izanik xedaturik dagoena Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.

Ikusirik zer xedatzen den Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 73. eta 75. artikuluetan (11/99 Legeak aldatu baitzuen lege hori) eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan.

Azterturik Udal honen funtzionamendu ezaugarriak, eta bozketa eginda, honako hau erabaki da:

1. Alkatearen ordezkapenean ezartzea 35.744 euro gordineko urteko diru esleipen bat, erabateko dedikazioagatik, horri gehiturik Gizarte Segurantzako enpresa-kuota, 2021eko urriaren 1etik aurrera. Diru esleipen hori urtero igoko da Nafarroako Administrazio Publikoen Langileen ordainsarien igoeraren arabera, arautegi bidez urtero onesten baita.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2021eko urriaren 26an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2115329