255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2022ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2021eko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar bitarteko direla.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Foru Legearen bidez aldatua).

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Ablitasen, 2021eko urriaren 26an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2115328