255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

254E/2021 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi dela Jaurrieta eta Ezkarozeko udal-mugarteetan “Jaurrieta-Ezkaroze lotzeko hoditeria jartzea” izeneko espedientea. Sustatzailea Navarra de Servicios y Tecnologías SA da.

2019ko abuztuaren 23an sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan Jaurrieta eta Ezkarozeko udal-mugarteetan “Jaurrieta-Ezkaroze lotzeko hoditeria jartzea” izeneko proiekturako ingurumen-ukipenetarako baimen eskaera, Navarra de Servicios y Tecnologías SAk sustatua.

Espedienteko proiektu teknikoa ikusirik, sustatzaileari eskatu zitzaion, 2019ko abenduaren 17ko idazkiaren bidez, bidal zezala behar zen dokumentazio osagarria, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen dokumentazio hori igortzen ez bazen, eta horregatik espedientea hiru hilabetetik gora geldiarazten bazen, eskaera iraungi eginen litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea iragan denez eskatutakoa bete gabe, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungita deklaratzea “Jaurrieta-Ezkaroze lotzeko hoditeria jartzea” izeneko proiektuaren espedientea, Navarra de Servicios y Tecnologías SAk eskatuta abiarazitakoa, eta artxibatzea espediente horren baitan egin diren jarduketak.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari, Jaurrietako Udalari, Ezkarozeko Udalari eta Lurralde Antolamenduaren Atalari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 25ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2115281