255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

253E/2021 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi dela Erratzuko (Baztan), Bordaberri eta Senperenea bordetara linea elektrikoa eramateko espedientea. José Javier Campaña Piñeirok eta Sergio Michelena Gortarik eskatuta abiarazi zen espediente hori.

2020ko apirilaren 19an Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa eta aipaturiko proposamena aztertu ondoren, sustatzaileei eskatu zitzaien, 2021eko otsailaren 22an jakinarazitako idazkiaren bidez, igor zezatela behar zen dokumentazio osagarria. Hori Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak Biodibertsitatearen Zerbitzura igorritako txostenaren arabera, eta bat etorriz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan xedatutakoarekin.

Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen dokumentazio hori igortzen ez bazen, eta horregatik espedientea hiru hilabetetik gora geldiarazten bazen, eskaera iraungi eginen litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungita deklaratzea Erratzuko (Baztan), Bordaberri eta Senperenea bordetara linea elektrikoa eramateko espedientea eta artxibatzea espediente horren baitan gauzatu diren jarduketak. José Javier Campaña Piñeirok eta Sergio Michelena Gortarik eskatuta abiarazi zen espediente hori.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari, Baztango Udalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 25ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2115280