255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Larreen eta herri-lurren gaineko 2021eko kuotak ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko azaroaren 27an bukatuko dela larreen eta herri-lurren gaineko 2021eko kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko urriaren 26an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114981