255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04157 JV/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Ioseba Ortega Arraztoa.

Helbidea: Santiago kalea 69-3., Elizondo 31700-Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Irular iturria.

Eskatutako emaria: 2 l/s-koa.

Tokia: Irular alderdia, Irurita.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: hornidurarako eta abeltzaintzarako erabilera.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Irular iturriaren bilketa gainezkabide bat duen kutxatila txiki bat da. Kutxatila horretatik PVCzko hodi bat ateratzen da, ¾ hazbetekoa eta 2 m-koa, eta, zurrusta bakarreko kontagailu batetik igaro ondoren, 200 l-ko metalezko biltegi batera iristen da. Biltegi horrek 10.000 l-ko edukierako metalezko beste tanga bat elikatzen du 100 m-ko zangan sartuta doan ¾ hazbeteko hodi baten bidez. Tangatik borda hornitzen da alde batetik, 80 m-ko zangan sartuta doan ¾ hazbeteko PVCzko hodi batez, eta bestetik aska bat, 80 m-ko zangan sartuta doan PVCzko beste hodi batez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko urriaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2115139