255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/00133 JV/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Aitasemegui SL.

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko bi iturburu.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,53 l/s.

Tokia: Izkibi alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: kanpin bateko hornidura eta ureztaketa.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Azkentzea Goizuetako udal-mugartean (Nafarroa), Izkibi alderdian dauden izenik gabeko bi iturburutako uren 0,53 l/s-ko aprobetxamendua egiteko Aitasemegui SLren alde emandako eskubidea, kanpinaren hornidurarako eta ureztaketarako. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko urriaren 6an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2115097