255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-614

Imozko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Imozko Udala.

Xedea: Urritzako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Basaburua ibaia, Larraun ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Imotz (Nafarroa).

Sei isurketak, urtean guztira 2.785 m³, 20,7 m³-ko bi ganbera dituen imhoff biltegi batean tratatzen dira herriko isurketak, eta eskola zaharretik, Goñi baserritik, Beloki baserritik, Olaetxeako etxeetatik eta Mugerza baserritik heldu diren isurketak berriz, hobi septiko banatan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero, eta dokumentazio teknikoa, berriz, Iruñeko bulegoetan (Serafin Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko urriaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2115018