255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-A-38

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko uztailaren 16an emandako ebazpenaren bidez, aldaketa egitea onetsi da Ur Komisariaren 1963ko azaroaren 18ko kontzesio bidez Club Natación Pamplonari ur publikoak Arga ibaiaren eskuinaldetik hartzeko egin zitzaion kontzesioan. Hartara uneko gehieneko emaria 3,42 l/s-koa izanen da aurrerantzean, eta batez besteko emari baliokidea 0,567 l/s-koa kontsumo handieneko hilabetean (uztailean). Ura apiriletik urrira (biak barne) hartu ahal izanen da, eta kirolgune bateko berdegunean hektarea bat soropil ureztatzeko erabiliko da, Iruñeko (Nafarroa) udal-mugarteko 6. poligonoko 1124. lurzatian. Aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira horretarako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko uztailaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2115000