255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-A-92

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko uztailaren 22an emandako ebazpenaren bidez, Pedro María Hualde Irozi eta María Lourdes Zabalza Garateri ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, ur publikoak Irati ibaiaren eskuinaldetik hartzeko Orbaizetan (Nafarroa), maiatzetik irailera bitarte (biak barne) bi harguneren bidez. Batez besteko emari baliokidea 0’00058 l/s -koa izanen da bi harguneetarako kontsumo handieneko hilabetean (ekainean), eta uneko gehieneko emaria 2,4 l/s-koa. Ura 0,022 hektareako azalera duen baratze bat ureztatzeko erabiliko da, aipatu udal-mugarteko 2. poligonoko 897. eta 984. lurzatietan, eta ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2114998