255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2021eko urriaren 5ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta/edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko urriaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2115294