255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Eskumenak eskuordetzea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko urriaren 21ean egindako saioan, akordio hau hartu zuen:

1.–Batzarraren eskuduntza hauek Gobernuko Batzorde Iraunkorraren esku uztea:

a) Nahitaez desjabetzeko mota guztietako espedienteak onartzea, bai Mankomunitatearen eta bai hura kudeatzeko Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren ondasunak eskuratzeko, barne hartuta behin betiko onartzea.

b) Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 22. artikuluan jasotako kasuetan erori diren pertsonekin edo erakundeekin kontratatzeko debekua deklaratzea, presidenteari dagozkion kasuetan izan ezik, bai Mankomunitatearekin eta bai hura kudeatzeko Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearekin ere, foru lege horren 23. eta 24. artikuluen arabera.

c) Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. kontratatzeko baimenei buruz ebaztea, baimen horiek beharrezkoak diren kasuan, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian xedatuta dagoenaren arabera.

Eskumen guztiak haiek berezko dituzten ahalmen guztiekin gauzatuko ditu Gobernuko Batzorde Iraunkorrak, barne hartuta agintzen diren egintzen kontra aurkezten diren helegiteak ebaztekoak, eta bai haien defentsa egitea ere Nafarroako Administrazio Auzitegiaren edo Justizia Auzitegien aurrean.

2.–Eskuduntza hauek Mankomunitateko lehendakariaren esku uztea:

a) Europar Batasuneko, Estatuko, Foru Komunitateko dirulaguntzak, laguntza ekonomikoak eta/edo teknikoak eskatzea edozein motatako obratarako, zerbitzutarako edo hornidurarako, eta bai bere gain hartzea, beharrezkoa bada, dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatu ahal izateko egokia eta nahikoa den kreditua bideratzeko konpromisoa, egokiak diren aurrekontuetan eta epe ertainerako aurrekontu-planetan barne sartuko dena. Eta, beharrezkoa bada, abian jarri eta gero diruz lagundutako jarduketa mantentzea eta jardutea bermatzeko beharrezkoak diren konpromisoak bere gain hartzea, eta eskatutako edozein motatako zuzenketa egitea ere.

b) Desjabetzeko espedientea izapidetzea, behin betiko onartu eta gero, eta bai balio justuaren pieza ere.

Eskumen guztiak haiek berezko dituzten ahalmen guztiekin gauzatuko ditu lehendakariak, barne hartuta agintzen diren egintzen kontra aurkezten diren helegiteak ebaztekoak, eta bai haien defentsa egitea ere Nafarroako Administrazio Auzitegiaren edo Justizia Auzitegien aurrean.

Iruñean, 2021eko urriaren 22an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2115325