255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 784/2021 Ebazpena, urriaren 21ekoa.

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2021eko urriaren 21ean, ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzea, udalerritik kanpo izateagatik.

Udalerritik kanpo izanen naizenez urriaren 22tik 24ra, biak barne,

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, adibidez– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez badizkio eskuordetzen Alkatetzaren ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

EBAZTEN DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak, 2021eko urriaren 22ko 15:00etatik 2021eko urriaren 24ko 23:59era; epe horretan bere gain izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2021eko urriaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2115234