255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Bake epailearen ordezkoaren kargua hutsik

Urdazubiko Udalak, hasiera eman zion Urdazubiko bake epailearen ordezko kargua hautatzeko prozedurari, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan.

Kargu horretan jardun nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute udal bulegoetan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; eskabidean beren datu pertsonalak jarriko dituzte, eta aitorpena eginen dute, kargu horretan jarduteko gaitasun eta bateragarritasuneko baldintzak betetzen dituztela adierazteko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoz hautatuko du bake epailearen ordezkoaren karguduna, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, baldin eta legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik aurkeztu ezean, Udalbatzak nahi duena hautatuko du, osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Urdazubin, 2021eko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2115242