255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2021eko urriaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Tuterako Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2021eko plantilla organikoan eta hari lotutako agiri guztietan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.

Tuteran, 2021eko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2115497