255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko urriaren 25ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktu-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Tebasen, 2021eko urriaren 25ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2115366