255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko urriaren 25ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen eta haiek betearazteko oinarrien espedientea.

Horiek horrela, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean jartzen da, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean, bizilagun nahiz interesdunek alegazio, kexa eta oharrak egin ahal izateko. Aditzera ematen da ezen, jendaurrean egoteko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela. Hori guztia, aplikatu beharreko araudiari jarraikiz, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz.

Tebasen, 2021eko urriaren 25ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2115327