255. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

89E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, “Euskara helduei irakasteko laguntzak: 2021-2022” deialdian baimendutako gastua gehitzea onesten duena. DDBN identifikazioa: 569927.

Ikusirik Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako txostena, zeinak adierazten baitu “Euskara helduei irakasteko laguntzak: 2021-2022” deialdian baimendutako gastua gehitzeko eta argitara emateko beharra. Deialdi hori Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak ekainaren 14ko 68E/2021 Foru Aginduaren bidez onartu zuen. Gehikuntza hori eskatu da aurreko deialdiaren kitapenean 6.622,36 euroko zenbatekoa 2021eko erreserbatik askatu delako.

Bat etorriz Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuak urte anitzeko espedienteak tramitatzerakoan bete beharreko irizpideak onesten dituen Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren apirilaren 7ko 50/2017 Foru Aginduak ezarritakoarekin.

Kontuan izanik Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoa betetzen dela, deialdiak ezartzen baitu deialdi honetara bideratutako 2021eko ekitaldiko zenbatekoa 30.000 eurora arte handitu ahal izango dela foru agindu bidez, beste deialdi bat egin beharrik gabe.

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. “Euskara helduei irakasteko laguntzak: 2021-2022” deialdian erreserba eta baimendutako gastua 6.622,36 eurotan gehitzea onestea.

2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontuko erreserbaren kredituaren gehikuntza baimentzen da (kontabilitate espediente 0410000483 zenbakiduna); hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B30002 B3200 4819 334104: (E) Suspertu Plana Helduen euskalduntzerako laguntzak

2021

6.622,36

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontuko kredituaren gehikuntza baimentzen da (kontabilitate espediente 0410000619 zenbakiduna); hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B30002 B3200 4819 334104: (E) Suspertu Plana Helduen euskalduntzerako laguntzak

2021

6.622,36

4. Foru Agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herritarrekiko Harremanetako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kudeaketa Administratibo Ekonomikoaren Ataleko Kontabilitate Zentrora, Euskarabideko Euskararen Sustapen eta Plangintzaren Zerbitzura, Euskara Sustatzeko Atalera, Programen Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, bidezko ondorioak izan ditzan.

5. Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urriaren 27an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2115581