2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Udal Plan Orokorra
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren urriaren 14ko 131E/2021 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Corellako Udal Plan Orokorraren espedientea, Udal honek sustatua. 2021eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an.
Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintza araudia eta katalogoa argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Hirigintza araudi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Corellan, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Udal Plan Orokorra (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2115371