254. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Deialdia, Arbizuko Udalaren zerbitzuko liburuzainaren eta kultur kudeaketako laguntzailearen lanpostu bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 55/2021 Ebazpena, 2021eko urriaren 13koa, zeinaren bidez onesten baita izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Arbizuko Udalaren zerbitzuko liburuzainaren eta kultur kudeaketako laguntzailearen lanpostu bat betetzeko deialdiaren hautapen-prozesuan.

Ikusirik 2021eko ekainaren 28an Alkatetzaren 35/2021 Ebazpena eman zela, onesteko deialdi bat, Arbizuko Udalaren zerbitzuko garbitzaile izateko C mailako bi lanpostu betetzeko, funtzionarioen araubidean eta hautaproben bidez.

Ikusirik 2021eko irailaren 7an, 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zela deialdiaren iragarkia eta ordutik Udalaren iragarki-taulan (fisikoan eta Udalaren web-orrian) jendaurrean egon dela 2021eko urriaren 8ra arte, eta bertan ezarri dela izangaiek eskabideak aurkezteko epea.

Ikusirik, deialdiko 4. oinarriarekin bat, bidezkoa dela izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, eta indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Arbizuko Udalaren zerbitzuko liburuzainaren eta kultur kudeaketako laguntzailearen lanpostu bat betetzeko deialdirako. Hona hemen:

–Behin-behineko onartuak:

MIKEL UHARTE UNZUE

IKER ARRIOLA SALAZAR

MARÍA SAEZ DE ALBENIZ BREGAÑA

NAIARA PAREDES IRIARTE

MIREN GURUZNE BERASTEGI UNTZILLA

JOSE RAMÓN MARTÍNEZ MACUA

SAIOA CANO CORTAJARENA

NEREA OLABIDE ARRONDO

IDOIA SANZOL YABAR

BEGOÑA MARTÍNEZ MUÑOZ

AINHOA DOMINGUEZ SANTA CRUZ

OHIANE ARMENDARIZ SORIANO

OROITZ ZABALA CIA

IOSU DUFUR OTEGUI

PAOLA IZASKUN OSCOZ MACICIOR

HASIER GONZALEZ LARRAÑAGA

ROSA IRIARTE LASET

OLATZ ALDASORO MARTINEZ DE ILARDUYA

AINHOA OCAÑA GOIKOETXEA

IDOIA ARTIEDA LARRAZA

JOSÉ JAVIER LÓPEZ ANTON

MARÍA TERESA GARCIA DE GALDEANO GOMEZ

OIHANA AGUIRRE ARREGUI

EKIÑE DELGADO ZUGARRONDO

IDOIA ULLATE BALLAZ

Bigarrena.–Deialdiaren 4. oinarriarekin bat, izangai bazterturik ez baldin badago, zerrenda hori zuzenean onetsi, eta behin betikotzat joko da.

Hirugarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea Arbizuko Udalaren ediktuen taulan eta web-orrian, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Laugarrena.–Euskara azterketa egiteko eguna ezartzea 2021eko azaroaren 11n, Arbizun –Uhalde kalea, z.g.–, 09:00etan.

Halaber, lehen ariketa teorikoa 2021eko azaroaren 19an eginen da. Lekua eta ordua zehaztuko dira.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Arbizun, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2115527