254. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

247E/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi dela Oltza Zendean “Ororbia 1” transformazio zentroa eta Ur Mankomunitateko transformazio zentroa lotzeko erdi tentsioko lurpeko linea berriari buruzko espedientea, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatuta abiarazitakoa.

2020ko abenduaren 10ean Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako espedientea.

Espedientearen tramitazioan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren errekerimendu proposamena jaso zen, jakinarazten duena 2021eko urtarrilaren 26ko txostena, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Trenbide Sarearen Planifikaziorako eta Ebaluaziorako Zuzendaritza Nagusiarena.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa eta aipatuiko txostena aztertuta, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eskatu zitzaion, 2021eko otsailaren 22an jakinarazitako idazkiaren bidez, bidal zezala behar zen dokumentazio osagarria, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen dokumentazio hori igortzen ez bazen, eta horregatik espedientea hiru hilabetetik gora geldiarazten bazen, eskaera iraungi eginen litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungita deklaratzea Oltza Zendean “Ororbia 1” transformazio zentroa eta Ur Mankomunitateko Transformazio zentroa lotzeko erdi tentsioko lurpeko linea berriaren ingurumen ukipenetarako baimenari buruzko espedientea, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatuta abiarazitakoa, eta artxibatzea espedientearen baitan gauzatu diren jarduketak.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari, Oltza Zendeako Udalari eta Lurralde Antolamenduaren Atalari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 21ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2115250