254. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7366/2021 EBAZPENA, urriaren 22koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bitarteko baterako izendatzen baita Belén Sancho Bacaicoa andrea Lur Gorri egoitzako zuzendari. Egoitza hori atxikita dago Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko o) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena izendatzeko eta kargutik kentzeko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako egoitzetako zuzendariak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuarekin (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Belén Sancho Bacaicoa andrea Lur Gorri egoitzako zuzendari izendatzea bitarte baterako. Zahar etxe hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikita dago.

2. Ebazpen honek 2021eko urriaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Lur Gorri egoitzako Zuzendaritzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Langileria Atalera, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Bulegora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 22an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2115323