254. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

31/2021 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Belén Garayoa Alzórriz andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Justizia Errestauratiboko Ataleko buru, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuaren barruan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. María Belén Garayoa Alzórriz andrea izendatzea, bitarte baterako, Justizia Errestauratiboko Ataleko buru, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuaren barruan. Izendapenak 2021eko urriaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Justizia Zuzendaritza Nagusira, Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urriaren 25ean.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2115295