254. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 5a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea. 2021eko bigarren seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2021eko abenduaren 17an amaituko dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2021eko bigarren seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, Espaloietan barnako Pasabideen eta Bide Publikoaren Okupazioaren tasen 2021eko bigarren seihilekoaren likidazioaren kuotak, eta Hiri-lurren gaineko Zergaren 2021. urteko likidazioaren bigarren zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Ordainketa INTERNET bidez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es). Halaber, Udaleko Diruzaintzan ere (Merkatuko kalea, 7-9, 2. sol.) egiten ahalko dira ordainketak, 08:30etik 14:30era.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko urriaren 15ean.–Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaria, Nuria Larrayoz Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L2114996