254. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, La Senda eta El Camino haize-parkeen eta energia ateratzeko haien azpiegituren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerari buruzkoa

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, La Senda izeneko 11,4 MW-eko haize-parkearen eta El Camino izeneko 22,8 MW-eko haize-parkearen aurreproiektuen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egitekoa. Bi proiektuok batera izapidetuko dira, eta hauek dira eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Desarrollos Renovables del Norte SLU; helbidea: Avenida de Europa 10. 28108 Alcobendas (Madril).

–Eskaeraren xedea: La Senda 11,4 MW-eko haize-parkearen eta El Camino 22,8 MW-eko haize-parkearen eta energia ateratzeko haien azpiegituren aurretiazko administrazio baimena eman eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera.

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala, Nafarroako zatian. Alegazioak arlo funtzional horri zuzenduko zaizkio, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan, helbide honetan: Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña.

–Instalazioen deskribapena: Proiektuko haize-parkeak Azueloko, Aguilar Kodesko, Arasko eta Viana udalerrietan (Nafarroa) egonen dira, eta haietatik energia ateratzeko azpiegiturek ukituko dituzte Azueloko, Aguilar Kodesko (Nafarroa) eta Guardiako (Araba) udal-mugarteak.

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

La Senda haize-parkea: 2 haize-sorgailu, 5,7 MW-ekoak. Nabrawind dorrea, 200 metroko altuera daukana, eta 163 metroko diametroa palek. Jarri beharreko potentzia, guztira, 11,4 MW-ekoa da, eta 20 kV-eko lurpeko linea bat du.

–Las Llanas Kodes TAE; 220/12 transformazio posizio bat dauka jada (55 MVA-koa) eta gaur egun hara joaten da Aras haize-parkeko energia. Hari erantsiko zaio 20/12 kV-eko ebakitze eta transformazio zentro bat, 13 MVA-koa.

El Camino haize-parkea: 4 haize-sorgailu, 5,7 MW-ekoak; 148 metroko altuera dute abatzek eta 163 metroko diametroa palek. Jarri beharreko potentzia, guztira, 22,8 MW-ekoa da, eta 20 kV-eko lurpeko linea bat du.

Las Llanas Kodes TAE; 220/12 kV-eko transformazio posizio bat dauka jada (75 MVA-koa) eta gaur egun hara joaten da Azuelo haize-parkeko energia.

“Las Llanas Kodes TAE - Guardia 220 kV-eko TAE” 220 kV-eko GTAL: egun hara joaten da martxan dauden hainbat haize-parketako energia.

Guardia 220 kV-eko TAE, REErena.

–Aurrekontu zenbatetsia:

La Senda haize-parkea eta energia ateratzeko azpiegitura:

  • 13.141.805,85 euro.

El Camino haize-parkea eta energia ateratzeko azpiegitura:

  • 26.016.762,21 euro.

–Xedea: Energia elektrikoa sortzea bi haize-parkeren bidez, eta hura ateratzea energia elektrikoaren garraio sarera.

–Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, alegia dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloaren bulegoetan (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruña), aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko urriaren 21ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2115153