1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
216E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateak eskumen esklusiboa dauka barneko merkataritzaren arloan, deusetan eragotzi gabe prezioen politika orokorra, Estatuko lurraldearen barneko ondasunen joan-etorri librea eta lehiaren defentsari buruzko legeria, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 56.1.d) artikuluan zehaztutako gaikuntza dela bide.
Eskumen esklusibo hori gauzatuz, Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea onetsi zuen. Lege horrek, bere 63. artikuluan, Nafarroako Merkataritza Kontseilua eratzen du, arlo horretan eskumenak dituen organoa dela esanez, eta adieraziz erregelamenduaren bidez ezarriko direla bere osaera, antolaketa eta funtzionamendua.
Urriaren 29ko 68/2010 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua; gerora Nafarroako Merkataritza Kontseilua izena hartu zuen.
Kontseilua eratu zenetik metatu den esperientziak eta hala gizartean nola Nafarroako merkataritza sektorean izan diren aldaketek ekarri dute kontseiluaren osaera berriz arautu behar izatea, ordezkaritza zabaldu eta hobetzeko, eta aldi berean, gizonezkoen eta emakumezkoen parte-hartze orekatua sustatzeko.
Hartara, 57/2019 Foru Dekretua onetsi zen, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena eta arestian aipatutako 68/2010 Foru Dekretua indargabetu zuena.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariren irailaren 27ko 35E/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kideetako bakoitzaren ordezkariak izendatu ziren.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariren irailaren 15eko 88E/2020 Foru Aginduaren bidez, bete gabe zeuden Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkariak izendatu ziren.
Lehenbiziko izendapenak egin zirenetik bi urte iragan direnean zenbait ordezkariren postuak hutsik daudenez, kide titularrak eta ordezkoak izendatzen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sektoreko gizarte eragile eta eragile ekonomikoetarako, aipatutako 57/2019 Foru Dekretuan ematen diren arauei jarraikiz.
57/2019 Foru Dekretuaren 6. artikuluan Merkataritza Kontseiluko kideak noren ordezkari diren jasotzen da, eta artikulu horren 3. apartatuan adierazten da a), d), e), f), g), h), i), j), k), l) eta m) apartatuei dagozkien titularren eta ordezkoen izendapenak idazkaritzari zuzendutako idatziaren bidez eginen direla. Idazkariak kontseiluko buruari helaraziko dizkio, hark foru aginduaren bidez izenda ditzan.
Honako hauek dira Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kide berriak:
–6.1.a) artikuluan jasotzen diren kideei dagokienez, hutsik daude lurralde antolamenduaren, toki administrazioaren eta lanaren arloko departamentu eskudunetako ordezkariak. Dagozkien zuzendaritza nagusietako titularrek izendatu dituzte.
–6.1.e) artikuluan aipatzen diren kideei dagokienez, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak Merkataritza Kontseiluaren idazkaritzara igorri du 2020ko abenduaren 21ean eginiko osoko bilkuran hartutako erabakia, ganberaren ordezkaria aho batez izendatzen duena.
–6.1.g) artikuluan aurreikusten diren kideei dagokienez, esan beharra dago, txandaka eta bi urtetik behin izendatzen direla, eta epe hori igarota 57/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako zozketa egin behar dela, ordezkariak izendatu behar dituzten zonako merkatarien elkarteak hautatzeko.
2019tik 2021era, Iruñeko Zabalguneko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Elkarteak izan du eskualdeko eta eskualdez gaindiko merkatarien elkarteen ordezkaritza; eta Txantreako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, berriz, jarduketa esparrutzat bien erdibideko jarduketa esparrua edo udal-esparrua duten elkarteena.
Merkatarien elkarte horien ordezkaritzako biurtekoa iraungita, interesa duten erakunde guztien artean egin da ordezkaritza berritzeko zozketa. Zozketa horretan parte hartu dute gonbidapena bidali zitzaienetik hasita hilabeteko epean jakinarazi dutenek Nafarroako Merkatari Kontseilurako ordezkariak izendatzeko interesa dutela.
Zozketa 2021eko uztailaren 29an egin zen, eta Tafallako Merkatarien Elkarteari egokitu zitzaion eskualdeko eta eskualdez gaindiko merkatarien elkarteak ordezkatuko dituen kidea izendatzea, eta Martin Azpilcueta inguruko Merkatarien Elkarteari, berriz, jarduketa esparrutzat bien erdibidekoa, edo udal-esparrua duten elkarteak ordezkatuko dituena.
–6.1.i) artikuluko ordezkaritza handiena duten erabiltzaile eta kontsumitzaileen elkarteei dagokionez, kide baten ordezkaritza da hutsik dagoena. Santa María la Real Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteari horren berri eman zitzaion eta toki hori beteko duten kide titularra eta ordezkoa izendatu ditu.
–6.1. l) artikuluan aipatzen diren Nafarroako garapen agentziei dagokienez, izendapena txandakakoa da eta bi urtetik behin egiten da, 57/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriari jarraikiz. 2019tik 2021era Teder eta Erdialdea izan dira ordezkariak, eta 2021etik 2023ra Eder eta Cederna-Garalurri dagokie. Merkataritza Kontseiluko idazkaritzari jakinarazi diote izendapena.
Horiek kontuan hartuta, bidezkoa da Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kide titular eta ordezko izateko proposatu diren pertsonak izendatzea.
Horrenbestez, honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: 57/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikulua,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kide izendatzea:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean:
–Susana Mateache Martínez, ordezko gisa, lan arloan eskuduna den departamentua ordezkatuz.
–Susana Turrillas Osés, titular gisa, lurralde antolamenduaren arloan eskuduna den departamentua ordezkatuz.
–Alejandro Alonso Zapata, titular gisa, eta Purificación González Merchán, ordezko gisa, toki administrazioaren arloan eskuduna den departamentua ordezkatuz.
b) Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren ordezkari José Andrés Palacios Ferrer, bi ordezkapenetan.
c) Zonetako merkatarien elkarteei dagokienez:
–Tafallako merkatarien Elkartearen ordezkari gisa, eskualdeko eta eskualdez gaindiko eremuetan, Elías Armendáriz Zubiri, titular gisa, eta Mikel Cabestrero Echeverría, ordezko gisa.
–Martín Azpilcueta inguruko Merkatarien Elkartearen ordezkari gisa, bien erdibideko edo udalaren jarduketa esparruan, Inmaculada Elcano Redín, titular gisa, eta Lidia Lizarraga Eraso, ordezko gisa.
d) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordezkaritza handiena duten erabiltzaileen eta kontsumitzaileen elkarteei dagokienez, María Sagrario Leoz Serrano, gisa titular eta Rosario Domingos García ordezko gisa, Santa María la Real Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkartea ordezkatuz.
e) Nafarroako garapen agentzien ordezkari: Sergio Villava Gómez, titular gisa, eta Sandra Calvo Díaz, ordezko gisa, Eder partzuergoaren ordezkari modura. Eta Ibon Mimentza de Irala, titular gisa, eta Oskia Lazcoz Munárriz, ordezko gisa, Cederna-Garalur Elkartea ordezkatuz.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, eta, adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2021eko urriaren 15ean.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2115083