254. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko urriaren 20an hartua, Paternaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

Paternaingo Kontzejuko kontzejukide guztiek dimisioa emanik eta, ondorioz, kontzejuko kideak hiru baino gutxiago direnez, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak aipatu kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratu behar du. Kudeaketa Batzordea Foru Komunitateko Administrazioak batzordekideen kopurua osatzeko izendatzen dituenek osatuko dute; hondarreko horiek, hautagaiak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda, herrian erroturik dauden pertsona egokien artean aukeratuko dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Paternaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: José Ignacio Blanco Alba, Rubén Oroz García eta Íñigo Leyún Almárcegui; kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Paternaingo Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko urriaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2115122