253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1120/2021 EBAZPENA, urriaren 13koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez EUROFINS-SICA AGRIQ SLU laborategia izendatzen baita laborategi ofiziala ekoizpen ekologikoaren Nafarroako kontrol agintaritzak egiten dituen kontrol ofizialetan hartzen diren laginen analisia egiteko, Ekoizpen ekologikoaren kontrol ofizialaren programaren eremuan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko 2017/625 EB Erregelamenduak, elikagaien eta pentsuen gaineko legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landare osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko kontrol eta jarduera ofizialei buruzkoak, bere 37.1 artikuluan adierazten du agintaritza eskudunek laborategi ofizialak izendatuko dituztela agintaritza eskudun horiek jarduten duten Europar Batasuneko estatuan (edo Europar Batasuneko beste estatu batean, edo hirugarren herrialde batean, baldin eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioaren parte baldin bada) egiten diren kontrol eta jarduera ofizialetan hartzen diren laginen analisiak, entseguak eta laborategiko diagnostikoak egiteko.

Errioxako Gobernuko Nekazaritzako, Abeltzaintzako, Landa Munduko, Lurraldeko eta Biztanleriako Kontseilaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko martxoaren 30eko 287 Ebazpenaren bidez, EUROFINS-SICA AGRIQ SLU izendatu da ekoizpen ekologikoaren kontrol ofizialaren programaren eremuan analisiak egiteko laborategi ofiziala izan dadin.

Ebazpen horretan jasotzen denaren arabera, EUROFINS-SICA AGRIQ SLUk (instalazioen helbidea: Bulevar de Ciudad de Vicar, 789-791, 04738 Vicar, Almería) ENAC-Akreditaziorako Entitate Nazionalaren akreditazioa du, UNE-EN ISO/IEC 17025 Arauan bildutako irizpideei jarraikiz, jarduketa hauetarako: “Ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko entseguak” akreditazio programa (NT-70.09), pestiziden hondarren entseguak (fruta eta barazkiak, landare-materiala, olioa, ardoa eta zukuak) ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko, 2021eko otsailaren 5eko akreditazio eranskin teknikoa (Rev. 36).

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Kalitate Bereziaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendariordetza Nagusiaren “Laborategien izendapena-Ekoizpen ekologikoa. Ekoizpen ekologikoan kontrol ofiziala egiten duten laborategiak izendatzeko alderdi espezifikoak” izeneko agirian adierazten den bezala (2020ko urtarrilaren 24ko agiria), autonomia erkidego bateko agintaritza eskudunak izendatu nahi badu beste autonomia erkidego batek jadanik izendatu duen laborategi bat, izendapen hori oinarritzen ahalko da beste agintaritza eskudunak aurretik egindako izendapenean.

Bestalde, izendatzen den laborategiak konpromiso hauek hartu beharko ditu:

–Ebazpen honen 1. eranskinean adierazitako teknikak mantentzea, baita matrizeak eta analitoak ere, bere akreditazioaren eranskin teknikoaren barruan (Rev. 36, 2021eko otsailaren 5ekoa), eta agintaritza eskudunari jakinaraztea eranskin tekniko horretan gertatzen den edozein aldaketa, betiere “Ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko entseguak” akreditazio programari dagokionez (NT-70.09).

–Behar diren mekanismoak izatea laborategiaren eta agintaritza eskudunaren arteko koordinazioa eta lankidetza eraginkorra eta efizientea izanen dela bermatzeko.

–Behar diren mekanismoak izatea laborategiaren eta Erreferentziako Laborategi Nazionalaren arteko koordinazioa eta lankidetza eraginkorra eta efizientea izanen dela bermatzeko.

–Parte hartzea Erreferentziako Laborategi Nazionalak edo, hori ezean, Europar Batasuneko Erreferentziako Laborategiak goian adierazitako analisi teknikei buruz edo teknika multzoei buruz egiten dituen erkaketa-entseguetan (gaitasun entseguak) eta aldeko emaitzak lortzea.

Horregatik guztiagatik, proposatzen da EUROFINS-SICA GRIQ SLU izan dadila ekoizpen ekologikoaren Nafarroako kontrol agintaritzak egiten dituen kontrol ofizialetan hartzen diren laginen analisia egiteko laborategi ofiziala, Ekoizpen ekologikoaren kontrol ofizialaren programaren eremuan.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. EUROFINS-SICA AGRIQ SLU laborategia (IFK: B04360392) izendatzea egin ditzan pestiziden hondarren entseguak ekoizpen ekologikoaren Nafarroako kontrol agintaritzak egiten dituen kontrol-jarduera ofizialetan hartzen diren laginetan, ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen denarekin bat, betiere Ekoizpen ekologikoaren kontrol ofizialaren programaren eremuan. Entsegu horiek Almerian dituen instalazioetan eginen ditu: Bulevar de Ciudad de Vicar, 789-791, 04738 Vicar (Almería).

2. Izendapen honek indarra izanen du goian adierazitako baldintzak betetzen diren bitartean. Baldintzak betetzen ez badira, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak, 2017/625 EB Erregelamenduaren 39.2 artikuluan xedatutakoa oinarri harturik, zilegi izanen du izendapena errebokatzea, bai osorik, bai eginkizun batzuetarako. Laborategiak galduz gero “Ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko entseguak” programarako akreditazioa (NT-70.09), izendapena errebokatzeko prozedura hasiko da automatikoki.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluari, Errioxako Gobernuko Nekazaritzako, Abeltzaintzako, Landa Munduko, Lurraldeko eta Biztanleriako Kontseilaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Elikagaien Kalitatearen Kontrolerako eta Nekazaritzako Elikagaien Laborategien Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko urriaren 13an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

1. ERANSKINA

“Ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko entseguak” akreditazio programaren barruan (NT-70.09) akreditatutako entseguetarako baimena, honako hauetarako:

Pestiziden hondarren entseguak (fruta eta barazkiak, landare-materiala, olioa, ardoa eta zukuak) ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko:

–Pestiziden askotariko hondarrak CG-MS/MS eta LC-MS/MS bidez.

–Glifosatoa.

–Fosetil-Al.

–Kloratoa eta perkloratoa.

Iragarkiaren kodea: F2115051