253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

414/2021 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketaren 2022ko deialdia onesten duena, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena.

Abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduak ezartzen duenez, Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du azterketa hori egiteko lege esparrua, eta probak egiteaz arduratuko diren organo eskudunak eratuko ditu.

Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2022ko azterketarako deia egitea.

2. Deialdiaren oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean zehazten dira. Halaber, 26,20 euroko tarifa ezartzen da azterketa eskubideengatik.

3. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofiziala eratu eta honako eginkizun hauek esleitzea:

–Aipatu agiria eskuratzeko probak antolatu, diseinatu eta gainbegiratzea.

–Proben prestatzaileak hautatzea.

–Erreklamazioei eman beharreko erantzuna koordinatzea.

–Probak ebaluatzeko eta zuzentzeko irizpideak ezarri eta Epaimahaiak irizpide horiek aplikatzen dituela begiratzea.

4. 2022. urteko azterketarako, honako hauek izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko kide:

–Ignacio Miguel Catalán Librada jauna, batzordeburu.

–Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea.

–Eneritz González Fernández andrea.

–Nora Iriarte Osés andrea.

–Fernando Rey Escalera jauna.

–Castillo Suárez García andrea.

–Mikel Vilches Plaza jauna.

–Miren Edurne Ugarte Oiarbide andrea, idazkari.

5. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofiziala eratzea 2022ko azterketarako, eta haren gain uztea probak egin eta zuzentzeko lan teknikoak, laneko batzordeetan parte hartzea eta Batzorde Ofizialak esleitu eginkizun oro egitea. Eginkizun horiek oro Batzorde Ofizialak koordinatuko ditu.

6. Honako hauek izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialeko kide:

–Miren Edurne Ugarte Oiarbide andrea, batzordeburua izanen dena.

–Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea, idazkaria izanen dena.

–Monika Agirre Cascallana andrea.

–Pedro Aguirre Sarasola jauna.

–Josune Aznarez Alkat andrea.

–Izaskun Fernández de Las Heras andrea.

–Manuel Fontalba Romero jauna.

–Patxi Flores Lazkoz jauna.

–Eneritz González Fernández andrea.

–Maite Gorospe Lizaso andrea.

–Nora Iriarte Osés andrea.

–Margarita Macho Aguillo andrea.

–Julene Maia Abasolo andrea.

–Fernando Oiartzun Sagastibeltza jauna.

–Jose Ramón Olano Etxabe jauna.

–Yolanda Olasagarre Mendinueta andrea.

–Miren Oteiza Piera andrea.

–Fernando Rey Escalera jauna.

–Castillo Suárez García andrea.

–Ana Telletxea Coscolin andrea.

–Orreaga Urroz Goicoechea andrea.

–Mikel Vilches Plaza jauna.

7. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak bere gain hartuko ditu matrikulatzeko eta kontrolatzeko lanak, tituluak luzatzea proposatzekoak eta, orobat, gai horietan eskudunak diren beste erakunde ofizial batzuekin izan beharreko harreman instituzionalak.

8. 2022ko azterketako probak bukaturik, Epaimahaiak gainditu dutenen eta huts egin dutenen zerrenden aktak igorriko dizkio Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari. Hezkuntzako zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, baimena emanen du probak gainditu dituztenei Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) luzatzeko. Hezkuntzako kontseilariak sinatuko ditu agiri horiek.

9. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

10. Ebazpen hau eta dagokion eranskina igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Euskara Atalera, EGAren Bulegora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta aipatu Batzordeko eta Epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

11. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko urriaren 1ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1. oinarria. Betebeharrak.

a) Azterketetan parte hartzeko, 16 urte beterik izan beharko dira 2021eko abenduaren 31rako.

b) Desgaitasunen bat duten pertsonek azterketak egiteko neurri bereziak jartzeko eska dezakete. Eskakizun hori izena emateko orrian adierazi beharko dute, eta ezintasuna behar bezala frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua aurkeztu, organo eskudun batek emana. Batzorde Ofizialak beharrezkoak diren egokitzapenak ezarriko ditu eta une oro azterketan frogatu beharreko gaitasun maila ez dela murrizturik geldituko bermatuko du.

2. oinarria. Azterketaren egitura.

Azterketak hiru proba ditu:

1. Atariko Proba.

Test erako 80 galdera (80 puntu), ondorengo gaitasun eta jakintzak ebaluatzeko:

–Hizkuntza baliabideen erabilera. Bi ariketa izanen ditu, hizkuntzaren erabileraren zuzentasuna eta egokitasuna neurtzeko:

a) 40 itemeko testa, aukera anitzekoa (a-b-c-d). 40 puntu.

b) 10 itemeko cloze testa, aukera anitzekoa (a-b-c). 10 puntu.

–Ahozko ulermena. Grabatutako testuen gaineko zenbait ataza dira. Grabazioak bi aldiz entzunen dira. Atazak zenbait motatakoak izan daitezke: aukera anitzeko itemak, ahozko testuak adierazpenekin lotzea...

–Idatzizko ulermena. Testu idatzien gaineko zenbait ataza dira. Atazak zenbait motatakoak izan daitezke: aukera anitzeko itemak; testu idatzietako zatiak adierazpen laburrekin lotzea; paragrafoak adierazpen luzeekin osatzea; hutsuneak osatzea, erantzuteko emandako aukeretako bat hautatuz.

Atariko Probak 2 ordu eta 30 minutuko iraupena du.

2. Proba idatzia. Bi ataza ditu:

–1. idazketa: erreklamazio, eskaera edo kexa bat egiteko gutun formala edota gutun pertsonala, lagunarteko erregistroan. 180 hitz, gutxienez. Bi gai emanen dira, bat aukeratzeko.

–2. idazketa: argudio edo azalpen testua, 250 hitzekoa, gutxienez. Bi gai emanen dira, bat aukeratzeko.

Proba Idatziak 2 orduko iraupena du.

3. Ahozko proba. Bi ataza ditu:

–Gai bat ahoz azaltzea, testu batetik abiaturik. Azterketari bakoitzak 5 minutu izanen ditu testu hori ahoz azaltzeko. Aurretik 30 minutu izanen ditu prestatzeko.

–Elkarrizketa: bakarkako azalpenak bukaturik, azterketariek bat-bateko iritzi-trukea eginen dute azalpen horien gainean. Bigarren zati hau 10 minutukoa izanen da.

Ahozko Proba, salbuespenak salbuespen, binaka eginen da.

3. oinarria. Proben balorazioa.

a) Atariko Proban 80 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 52 puntu atera behar dira, gutxienez (%65).

b) Idatzizko probaren atazen kalifikazioek alderdi hauek hartuko dituzte kontuan: a) genero diskurtsiboari egokitzea; b) diskurtsoaren antolaketa; c) hizkuntzaren aberastasuna eta zehaztasuna; d) zuzentasuna. Atazetako bakoitzak 10 puntu balioko du, gehienez ere, eta amaierako puntuazioa bi ataza horietan lortutako puntuazioen batura izanen da. Proba gainditzeko 10 puntu atera behar dira, gutxienez. Amaierako kalifikazioa zenbakiz eta Gai edo Ez Gai jarriz adieraziko da.

c) Idatzizko probaren atazen kalifikazioek alderdi hauek hartuko dituzte kontuan: a) egokitzapena; b) jarioa; c) diskurtsoaren antolaketa; d) hizkuntzaren aberastasuna eta zehaztasuna; e) zuzentasuna; f) interakzioa.

Atazetako bakoitzak 10 puntu balioko du, gehienez ere, eta amaierako puntuazioa bi ataza horietan lortutako puntuazioen batura izanen da. Proba gainditzeko 10 puntu atera behar dira, gutxienez. Amaierako kalifikazioa zenbakiz eta Gai edo Ez Gai jarriz adieraziko da.

d) EGA agiria eskuratzeko, azterketetako hiru probak (Atarikoa, Idatzia eta Ahozkoa) nahitaez eta elkarren jarraian gainditu beharko dira. Aipatutako probak baztergarriak izanen dira eta deialdi batetik bestera ez da notarik gordeko.

4. oinarria. Agiriak eta matrikula egiteko epeak.

a) Azterketarako matrikula egiteko epea azaroan eta/edo abenduan izanen da. Data zehatzak www.navarra.es eta www.ega.navarra.es webguneetan argitaratuko dira.

b) Matrikula formalizatzeko, interesdunek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, beterik, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistroan edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein lekutan (urriaren 1eko 39/2015 Legearen xedapen indargabetzaile bakarra):

–Eskabide orokorra.

–NANaren fotokopia.

–Matrikula inprimakia.

–Familia ugariko agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia, dagokionaren arabera.

–Azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharrekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirubilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (bidezkoa denean).

–Legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

–Legeen arabera genero-indarkeriaren biktima dela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

–Legeen arabera guraso bakarreko familiaren kide dela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

–Legeen arabera terrorismoaren biktima dela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

d) Azterketa eskubideak.

–Azterketa egiteko eskubideengatik 26,20 euro ordaindu beharko dira.

–1. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, 13,10 euro ordaindu beharko da, eta 2. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, matrikula doan izanen da. Bi kasuetan deskontuak 21 urte bete arte balioko du, hots, matrikula egiten den egunean 21 urte edo gutxiago badute. Deskontua 25 urte bete arte luza daiteke, azterketaria bere adinaren eta titulazioaren araberako ikasketak egiten ari bada. Hala denean, ikasketa horiek egiaztatzeko, ziurtagiria edo matrikula ofizialaren agiria eta matrikula ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko ditu.

–Guraso bakarreko familia orokorreko kide izanez gero, 13,10 euro ordaindu beharko da, eta guraso bakarreko familia bereziko kide izanez gero, matrikula doan izanen da.

–Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, azterketa eskubideak ordaintzetik salbuetsirik daude.

–Genero-indarkeriaren biktimak, baita haien seme-alabak ere, azterketa eskubideak ordaintzetik salbuetsita daude.

–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek, 13,10 euro ordainduko dituzte.

–%65eko edo gehiagoko desgaitasuna dutenak azterketa eskubideak ordaintzetik salbuetsirik daude.

–Izena eman eta gero, izangaiak ez du eskubiderik matrikularen zenbatekoa itzul dakion, ez bada salbuespenezko arrazoi bat dagoela tartean, eta beti dagokion frogagiria aurkeztu eta gero.

e) Lehen deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak eta behin betikoak 2022ko urtarrilean eta/edo otsailean argitaratuko dira.

f) Azterketara onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioetarako epeak behin-behineko zerrendetan emanen dira ezagutzera. Data zehatzak www.navarra.es eta www.ega.navarra.es webguneetan argitaratuko dira 2022ko urtarrilean eta otsailean.

Epe horiek amaiturik, interesdunek ez dute inolako dokumentazio gehigarririk aurkezten ahalko.

g) Azterketan onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak erreklamazio epeen ondoren argitaratuko dira, eta epe horiek gorago aipatu diren onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendekin batera emanen dira ezagutzera. Data zehatzak www.navarra.es eta www.ega.navarra.es webguneetan argitaratuko dira.

h) Probak egin ahal izateko, azterketariek NANa edo agiri baliokideren bat aurkeztu beharko dute.

5. oinarria. Probak egiteko eguna eta emaitzak argitaratzea.

a) Proba guztiak egiteko ezartzen diren egunak finkoak dira azterketari guztientzat, eta ezin izanen dira aldatu. Azterketaren lehendabiziko proba (Atariko Proba) 2022ko otsailean eginen da. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzeaz batera adieraziko dira proben hasierako data, ordua eta tokia. Data zehatzak www.navarra.es eta www.ega.navarra.es webguneetan argitaratuko dira.

Geroago, proben emaitzekin batera, Epaimahaiak jakinaraziko du gainerako probak noiz eta non eginen diren.

b) Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, EGA azterketaren hiru probetako bakoitzaren kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen lehendabiziko xedapen indargabetzaile bakarraren indarrez. EGAren Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu.

c) Proben berrazterketa EGA azterketa osatzen duten proba guztiak bukatu eta gero hasiko da, behin betiko kalifikazioak eta horiei beroriei egindako erreklamazioen emaitzak argitaratu eta gero, eta horrek ez du ekarriko kalifikazio-aldaketarik. Ekitaldi horretarako azterketaria joaten ahalko da, bakarrik, NANarekin edo dokumentazio baliokidearekin.

d) Proben berrazterketen helburua azterketariak emandako erantzunak ikustea izanen da, bakar-bakarrik, eta ez da inoiz izanen epaimahaiak azterketako probetan proposatutako ataza ikustea. Horrela, Atariko Proban azterketariak bere erantzun-orria baino ez du ikusiko, plantilla ofizialaren arabera zuzenduta, baieztatu ahal izateko asmatutako erantzunen puntuazioen batura ongi dagoela; idatzizko proban, bere idazketak ikusiko ditu, eta ahozko proban, bere ahozko ekoizpenaren bideo-grabazioa.

e) Proba bakoitza amaitzean, azterketariak informazio-orri bat jasoko du, egin berri duen probari buruzko xehetasun egokiekin: behin-behineko kalifikazioen argitaratze eguna, behin betiko kalifikazioen argitaratze eguna, erreklamazio prozesua eta berraztertzeko prozesua.

6. oinarria. Ahozko proba grabatzea.

Oro har, ahozko proba guztiak grabatuko dira.

7. oinarria. Agiria luzatzeko eskubideak.

Behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko probak gainditu dituzten azterketariek, EGAko Bulegotik bidaliko zaizkien oharrei jarraituz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketako kontuan sartu ahal izanen dute titulua eskuratzeko tarifa, eta diru-sarrera egin dutela dioen ordainagiriarekin, titulua eskatzen ahalko dute.

Tarifa hori foru lege batean ezarriko da, hots, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoan, titulua emateko unean indarra duen hartan.

Era berean, agiri berri bat eskatzen bada, dela aurrekoa galdu delako, dela izangaiaren datuak aldatu direlako, foru lege horretan ezarritako tarifa ordaindu beharko da.

Iragarkiaren kodea: F2114472