253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, lana eta familia bateragarri egiteko aparteko laguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 589822.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/589822).

Helburua eta xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea prozedura juridiko bat aparteko laguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, Eguesibarren erroldatuta dauden eta bertan bizi direnei, baldin eta beren kargura adingabeak badituzte (2009tik aurrera jaiotakoak) eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen badituzte 2021. urtean eskolarik ez dagoen aldietan (ekainaren 21etik irailaren 10era eta Aste Santuko eta Eguberrietako aldiak).

Eskatzaileen betebeharrak.

Gutxienez urtebete lehenagotik Eguesibarren benetan bizi eta erroldaturik egotea, nola adingabeak hala aita, ama, izatezko bikotekidea edo tutorea, horiekin bizi direnak eta zaintza eta jagoletza dituztenak.

Familiaren diru-sarrerak txikiagoak izatea, kontzeptu guztiei dagokienez, deialdiaren oinarrietan ezarritakoak baino.

Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak egunean izatea, ebazpena ematen den unean.

Eskaturiko eskabidea eta agiriak deialdi honetan ezarri epeetan aurkeztea.

Antzeko beste laguntzarik jaso ez izana: Nafarroako Gobernuaren laguntzak kontziliaziorako edo eszedentziarako, beste administrazio batzuen laguntzak edo bestelakoak, hala nola enpresa pribatuen funts sozialenak. Nahitaezkoa izanen da erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea.

Gurasoek edo adingabeen zaintza eta jagoletza dituztenek lanean jardutea laguntza ematearen xedeko aldian.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezten ahalko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epea bukatuko da 2021eko abenduaren 31n.

Sarrigurenen, 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2115111