253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren Prezio Publikoen Erregulazioaren hasierako onarpena

Udalbatzak, 2021eko urriaren 26an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen arauzko quorumarekin:

“Kontuan harturik komeni dela arau fiskalak egokitzea sortutako kasuistika berrietara eta testuen erredakzioetatik egin litezkeen interpretazioak hobetzea, 2021eko ekitaldirako udal-gastuei eusteko, eta kontuan izanik Tafallako Udalaren eta herritarren egungo egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta 11/04 Foru Legean, xedatutako aplikatuz.

Kontuan hartuta, kasu batzuetan, prezio publikoak zerbitzuen kostuak baino txikiagoak direla, ulertuta arrazoi sozialak, ongintzakoak, kulturalak edo interes publikokoak daudela hala aholkatzen dutenak eta hori indarrean dagoen araudiari egokitzen zaiola.

Planteatutako proposamenari buruzko aldeko kontu-hartzailetzaren txostena eta Kontuen Batzordearen 2021/10/19ko irizpena ikusita.

Kontuan hartuta aldatzen ez diren arau fiskalak eta haien eranskinak indarrean daudela aurreko urteetan onartutako testuekin,

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–Onartzea zerrendatzen diren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duten zerga-arauen testuak eta 2022rako tarifen eranskinak, eta espedientean agertzen diren testu bateginak onartzea:

–1. Arau Fiskala: Musika Eskola.

–3. Arau Fiskala: Etxez etxeko Zerbitzua.

–3. Arau Fiskalaren Eranskina: Etxez etxeko Zerbitzua.

–8. Arau Fiskalaren Eranskina: Haur Eskola.

Bigarrena.–Aurretiazko erabakiak jendaurrean jartzea, aldez aurretik NAOn eta iragarki-taulan iragarrita, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egiteko.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egin ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori behin betiko testuarekin batera argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Arau Fiskaletako tarifen testu eta eranskinetan hasieran onartutako aldaketak, arauzko izapideak bete ondoren, 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.”

Tafallan, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Jesús Arrezubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2115369