253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Balorazio txostenaren hirugarren berrikuspen-proiektua. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2021eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behinean onestea Murillo el Cuendeko udalerriko balorazio txostenaren hirugarren berrikuspen-proiektua.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal Idazkaritzan (Arradako (Nafarroa) La Esperanza kalea 17), aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2115037