253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2. poligonoko 77 lursaileko (Patxi Arrazola 9) Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren hasierako onespena

Alkatearen 2021eko urriaren 21eko 2021/0303 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2. poligonoko 77 lursaileko Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Ainhoa Navalpotro Malkorra eta Yoana González Jiménez arkitektoek idatzia eta Patxi Arrazola 9.eko jabekideek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2021eko urriaren 22an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2115238