253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

UE-12 Exekuzio Unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion UE-12 Exekuzio Unitatea birzatitzeko proiektuari, Aurizberriko Kontzejuak sustatua, UE-12 birzatitzeko. Espedientea jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169 b) eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira, eta espedientea ikusgai egongo da udal honetako idazkaritzaren bulegoetan.

Lintzoainen, 2021eko urriaren 20an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2115260