253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Eratsungo Udalak, 2021eko urriaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua gaitzeko.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta Udaleko iragarki-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea.

Eta hori guztia argitara ematen da, bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Eratsunen, 2021eko urriaren 26an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2115330