253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Kudeatzeko hirigintza-hitzarmena UE-34 unitateari dagokionez. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2021eko ekainaren 29an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Arellanoko Udal Planeko Arellanoko UE-34 unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena, Mikel Mari González Echeverrik sustatua, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.ean ezarritakoari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan, interesdunek aukera izanen dute aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Arellanon, 2021eko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2115148