253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, Etxeko laguntza zerbitzuko familia-langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

607/2021 Dekretua.

Ikusirik Vianako Udalaren etxeko laguntza zerbitzuko familia-langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, zeina onetsi baitzen 2021eko uztailaren 13ko 438/2021 Dekretuaren bidez.

Ikusirik, deialdiaren 4.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Alkatetzak irailaren 6an eman 518/2021 Dekretuaren bidez (2021ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 16an) onetsi zela aipatu oposizioan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Kontuan harturik ez dela aurkeztu haren aurkako alegaziorik.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziekin eta aipatu deialdiaren 4.3 oinarriarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, I. eranskinean ageri baita.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Vianako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila agintzea, probak egiteko tokia, eguna eta ordua zehazturik:

–Lehen proba:

  • Tokia: Balcón de Toros eraikina, El Coso plaza, 31230 Viana, Nafarroa.
  • Eguna: 2021eko azaroaren 16a.
  • Ordua: 09:00.

–Bigarren proba:

  • Tokia: Nuestra Señora de Gracia zahar etxea, Serapio Urra, kalea 8, 31230 Viana, Nafarroa.
  • Eguna: 2021eko azaroaren 16a.
  • Ordua: 11:00.

3.–Aditzera ematea Alkatetzaren ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

4.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Vianan, 2021eko urriaren 18an.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

I. ERANSKINA

Onartuen zerrenda:

Zk.

DEITURAK

IZENA

NAN

1

ÁLVAREZ DE EULATE CIORDIA

OLGA

***8333**

2

ÁLVAREZ SÁENZ

MARÍA PILAR

***5146**

3

ANGULO MARZO

SORAYA

***8320**

4

DUEÑAS PÉREZ

NEREA

***8303**

5

GASTÓN BLASCO

NOEMÍ

***7269**

6

MARTÍNEZ OSÉS

CRISTINA

***1666**

7

MEDEL SAN MILLÁN

CELIA

***0139**

Baztertuen zerrenda: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2115053