253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda egiteko, aldi baterako bete dadin Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostua. Onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren urriaren 20ko 1937/2021 Ebazpenaren bitartez onetsi zen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen eginkizunetan (B maila / taldearekin parekaturik) aldi baterako aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian; bata aldi baterako kontrataziorako, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdi hori 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9an.

“Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

1. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko izangaiak:

Ez dago izangairik.

2. Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

–Onartuak:

1.–Estaje Gabián, Ana Belén

2.–Fránchez Jiménez, Ainara

3.–García Magdaleno, Marina

4.–Myszkowski Mora, Luis Boris

5.–Pérez Lirio, Beatriz

–Baztertuak:

Ascasibar Laboa, Elorri

(Tituluaren egiaztagiria aurkeztu du, espezialitatea zehaztu gabe).

Bigarrena.–Onartutako izangaiei adieraztea lehen ariketa eginen dela 2021eko azaroaren 10ean, asteazkenarekin, goizeko 9:15ean, 19. ikasgelan, Eskola-Kontserbatorioan (Mercadal plaza 7, Tutera).

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ikusten ahal da, lan eskaintzen atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Tuteran, 2021eko urriaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2115132