253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, B mailako teknikari lanpostuan jarduteko Kulturaren eta Besten Alorretan

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko urriaren 7an egin bilkuran hala erabakita, oinarriak eta deialdia onetsi ziren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, oposizio-lehiaketa bidez, B mailako teknikari lanpostuan jarduteko Kulturaren eta Besten Alorretan, Azkoiengo Udalean sortzen diren beharrak aldi baterako estaltzeko. Hala bada, eskabideak aurkezteko epea irekitzen da, 15 egun naturalekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Hautapen prozesu hori honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdia bideratuko duten oinarri arautzaileak Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (http://peralta.sedelectronica.es), honako atal honetan: Gardentasuna/Enplegu publikoa/Abian diren hautapen prozesuak.

Deialdi honen gaineko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera beharrezkoak direnean, Udal honen egoitza elektronikoan emanen dira argitara: http://peralta.sedelectronica.es.

Azkoienen, 2021eko urriaren 19an.–Alkate udalburua, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2115076