253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea. Sustatzailea Agropecuaria San Fermín SLU da.

Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espediente mota

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren nahitaezko fasea

Espedientearen kodea

0001-0225-2021-000007

Hasiera eguna

2021-10-14

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide
elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

-

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina, 9.3.b)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

I. eranskina, 6.6.b)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina /

1.a) 3. taldea

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Titularra

Agropecuaria San Fermín SLU

Zentroaren zenbakia

3120509012

Tokia

7. poligonoa, 821. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 617.527,000 eta Y: 4.700.657,000

Udalerria

Pitillas

Proiektua

Zerri-gizendegia 7.200 bururentzat - Pitillas (7. pol., 821. lurz.)

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2021eko urriaren 22an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2115254